Jendearen interesa piztu Osasun Mentalaren inguruko lehen saioak

0
Atzo arratsean izan zen Azpeitiko Udalak Osasun Mentalaren inguruan antolatutako jardunaldiaren lehen saioa. Herritarren artean interesa piztu du gaiak, izan ere, 90 bat pertsona izan ziren hitzaldian. Atzokoan, Xabier Lertxundi OSAMENeko psikiatra (Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko kudeaketa klinikoko unitateko burua) etaIñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gaztea izan ziren hizlari. Lertxundik ikuspegi medikotik eman zituen depresioaren eta suizidioaren azalpenak. Lehenaren osagarri izan zen Antsorregik azaldutako esperientzia pertsonala. Hitzaldiaren bukaeran herritarrek galde erantzunetako tartean ere herritarren parte hartzeko eta gaiaz hitz egitekoko nahia agerian geratu ziren

Maiatzaren 26an, datorren ostegunean, 18:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan  ‘Suizidioa, prebenitu bizitza sustatzeko’ hitzaldia eskainiko dute BIZIRAUN elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbaok. Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea da.