Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura

0
2022-05-23, Gasteiz. Emakundek, EUDELek eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek sustatutako Beldur Barik programaren barruan landutako "Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko gida" aurkeztu dute. 23-05-2022, Vitoria. Emakunde, EUDEL y las Diputaciones Forales de Gipuzkoa, Bizkaia y Álava han presentado la “Guía para impulsar procesos locales de prevención de la violencia de género contra las mujeres en las fiestas” dentro del programa Beldur Barik.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Beatriz Artolazabalek eta EUDELeko presidentea den Gorka Urtaranek “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida” aurkeztu dute gaur. Gida hau Emakundek egina da, Arabako, Gizpuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programaren esparruan. Haiekin batera ekitaldian izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ainhoa Campo, Miren Elgarresta eta Patricia Campelo, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren.

Bi urteko pandemiaren ondoren eta uda honetan jaiak bueltatzearekin batera, udalen artean banatuko du gida hau, jaietan emakumeen aurkako eraso matxistak prebenitzeko herrietan egiten ari diren lana indartzeko.

Berdintasunerako sailburuak adierazi duenez, “normaltasunera itzultzeaz hitz egiten den honetan, gogorarazi nahi dugu ezin dugula normaltasunaz hitz egin eraso sexistak gertatzen diren bitartean”. «Berdintasunezko jaiak nahi ditugu», esan du, eta helburu hori lortzen laguntzeko, gida hau prestatu da udalentzat, jai-batzordeentzat, ostalaritzarentzat, txosnentzat eta jai-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona edo kolektibo guztientzat, eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzen lagunduko duten prozesuak bultzatzeko eta/edo indartzeko jarraibideak eskaintzen baitzaizkie bertan.

Artolazabalek adierazi duen bezala, “jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela beti gogoan izatea nahi dugu; ez jaiak, ez alkoholak, ez jaiek, ez dute pertsonekiko errespetuan oinarritzen ez den jarrerarik justifikatzen; ezerk ez du eraso matxista bat justifikatzen” eta gogorarazi duenez, “gero eta herritar arretatsuagoak eta toleranteagoak ditugu desberdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin”.

Bestalde, Gorka Urtaran EUDELeko presidenteak nabarmendu du udalek funtsezko zeregina dutela berdintasunaren aldeko talde-lanean sentsibilizatze aldera, eta gidaren “udalak inspiratzeko” duen balioa nabarmendu du, “batez ere txikientzat da baliagarria, prozesu horiek diseinatzeko behar diren langile teknikoak ez dituztenentzat, alegia”.

“Jaiak pertsonak elkartzeko eta haien arteko harreman sendotzen laguntzeko topaguneak dira eta guztiok dugu eskubidea nahi ditugun moduan bizitzeko”, esan du, eta gaineratu du pandemiaren ondoren jaiak ospatu ahal izateak sortzen duen ilusioa ezin dela lausotu “emakumeak jaiez gozatzeko askatasunik gabe uzten dituzten eraso eta jokabide matxistekin”. Bere hitzetan, eraso sexistek “normaltasun zaharra” irudikatzen dute, “itzuli behar ez dena, gure herri eta hirietan lekurik ez duena”.

Emakundek hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean koordinatzen duen Beldur Barik programaren baitan urtero udalerrien eskura jartzen da jaiei begira prebentzio materiala, eta aurten gidaliburu hau prestatu da, eraso matxistak identifikatzeko eta prebenitzeko, eraso baten biktimei arreta emateko eta eraso bati erantzun publikoa antolatzeko jarraibideak ematen dituena, eta, gainera, eranskin bat du, bereziki ostalaritza-sektoreari eta txosnei zuzendua.

Link gida

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/sensibilizacion_campanas/eu_emakunde/adjuntos/gida_beldur_barik_2022.pdf