Europako Etiketa Ekologikoa eta EMAS Europako ingurumen-kudeaketarako sistema finkatu egin dira EAEko erakundeen artean

0

Europako Etiketa Ekologikoa eta EMAS ingurumen-ziurtagiria finkatu egin dira EAEko erakundeen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak argitaratutako txostenetik ondorioztatzen denez. Txostenean, bada, akreditazio horien 2021eko emaitzak jasotzen dira.

Euskadin, Estatu osoko (986) EMAS ziurtagirien % 9 (85) daude erregistratuta, eta, beraz, erregistro gehien dituen bosgarren erkidegoa da, Kataluniaren (% 25), Galiziaren (% 14), Madrilen (% 12) eta Kanariar Uharteen (% 11) atzetik. Eraikuntza eta manufaktura-industria (guztizkoaren % 42) dira EAEn EMAS erregistro gehien dituzten industria-sektoreak. Europari dagokionez, EMAS Europako sistemaren arabera ziurtatutako enpresen kopurua Euskadin guztizkoaren % 2,1 da, gutxi gorabehera.

EMASekin aitortutako erakundeek ingurumen-politika zehaztu bat dute, ingurumen-kudeaketako sistema bat erabiltzen dute, eta, aldian-aldian, sistema horren funtzionamenduaren berri ematen dute, erakunde independenteek egiaztatutako ingurumen-adierazpen baten bidez.

Europako Etiketa Ekologikoa Euskadin

Gaur egun, EAEko 53 enpresak eskaintzen dituzte Europako Etiketa Ekologikoarekin ziurtatutako produktuak edo zerbitzuak.  2010ean, ekoetiketadun 39 produktu ekoizten dituzten EAEko enpresek; 2021ean, berriz, 375 eskaintzen dituzte. Ekoetiketa-produktuen kategoriak honako hauek dira: tizu-papera eta produktuak, paper grafikoa, detergenteak, eskuz garbitzeko baxera-detergentea, gainazal gogorrak garbitzeko produktuak, produktu kosmetikoak, industria-erabilerako ontzi-garbigailuetarako detergenteak, pinturak eta bernizak, altzariak, turismo-ostatuak eta barrualdeak garbitzeko zerbitzuak.

Europako Etiketa Ekologikoa ingurumena zaintzen duten produktuak eta zerbitzuak aitortzeko eta identifikatzeko erabiltzen den Europar Batasunaren sistema ofiziala da. Borondatezko sistema egiazko eta fidagarri horren bidez, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktu eta zerbitzuak sustatzen dira; hau da, baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituztenak eta ingurumen-babes handia eskaintzen dutenak. Etiketa horri esker, kontsumitzaileek erraz eta azkar identifika ditzakete irizpide horiek betetzen dituzten produktuak edo zerbitzuak.

Gaur egun, Euskadik Estatuan Etiketa Ekologikoa duten produktu guztien % 13 ditu; Katalunia eta Valentzia ditu (% 43 eta % 17, hurrenez hurren) bakarrik aurretik. Hala ere, lortutako ziurtagirien kopuruari erreparatuz gero, EAE bigarren dago, indarrean dauden etiketa ekologikoen lizentzien % 20rekin, Kataluniaren atzetik (lizentzien % 27). Euskadik produktu guztiak ditu ziurtatuta «Altzariak» kategorian, eta Estatuko turismo-ostatu ziurtatuen % 67 Euskadin daude.

Europako guztizkoari dagokionez, EBren etiketa ekologikoa duten EAEko produktuen kopurua Europako eremuan etiketa hori duten produktuen % 2,8 da, gutxi gorabehera, eta ehuneko hori ziurtagirien kopuruaren antzekoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtagiri horietan eskumena duen organoak, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak, EMAS erregistroan inskribatuta dauden EAEko enpresen eta Europako Etiketa Ekologikoa duten EAEko produktu eta zerbitzuen zerrenda eguneratu bat du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean.

Europako Etiketa Ekologikoari buruzko informazio gehiago
EMAS ingurumen-ziurtagiriari buruzko informazio gehiago