Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak USEC Bilbao Congress 2022 biltzarreko “Segurtasun Publikoko politika” mahai-inguruan parte hartu du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian.
Jardunaldian Amaia Arregi Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Sailaren arduradunak eta Isabel Goicoechea Barne Ministerioko idazkariordeak ere parte hartu dute, eta segurtasun publikoko eta pribatuko politikak aztertu dituzte hiru ardatzetan oinarrituta: eragileak, erakunde-esparruak (Europakoa, Estatukoa, autonomikoa eta tokikoa) eta politika horientzat bereziki interesgarriak diren arloak.