Orientazio Proba egingo da, ekainaren 5ean, Erlo eta Xoxote inguruetan

0
Gipuzkoako Orientazio Ligaren baitan, ekainaren 5ean, igandea, proba izango da Azpeitian. Zehazki, Erlon eta Xoxoten izango da ligako bosgarren proba, eta, zailtasunaren arabera, hiru ibilbide prestatu dituzte: familiak, hastapena eta aurreratua. Nahi duen guztiek har dezakete parte, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Proba Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Orientazio Taldeak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu dute elkarlanean, eta 09:15erako jarri dute hasierako hitzordua, Ikasberri Ikastolaren atarian. Handik, autobus txikietan joango dira parte hartzaileak Erlo-Xoxote eremura; 10:00etan aterako dira lehen parte hartzaileak Xoxote aldera, eta azkenak, berriz, 12:00etan. Helmuga 14:00etan itxiko dute.

Aurten Azpeitian egiten den bigarren proba izango da ekainaren 5ekoa; aurrez, martxoan, orientazio ikastaroa ez ezik, proba ere egin zen herrigunean.