Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal ekimena aurkeztuko du BIOTERRA 2022 azokan

0

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok parte hartu du, gaur, Bioterra azokaren 19. edizioaren aurkezpenean. Azoka Ficoban (Irun) ekainaren 3tik 5era egingo da.

Europar Batasunak proposatutako Europako Itun Berdea edo European Green Deala EBko kide diren herrialdeei krisiari irtenbidea emateko eta etorkizun jasangarria lortzeko tresna nagusietako bat da. Europar Batasunak 2050ean klimaren neutraltasuna lortzea ahalbidetuko duen hazkunde-estrategia da.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal ekimenarekin Euskadira ekarri nahi du itun horren funtsa. Euskadiko eragile nagusiek ekonomiaren eta ingurumenaren ibilbide-orri horren ardatz nagusiak jorratuko dituzte, hala nola: emisioak murriztea, ekonomia deskarbonizatzea, ekonomia zirkularra (hondakinak baliabide-iturri gisa erabiliz), eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, elikadura-katearen jasangarritasuna edo ingurune osasungarria lortzeko zero kutsadura.

Eusko Jaurlaritzak EUSKADIKO ITUN BERDEA aurkeztuko du Ficobako BIOTERRA azokan. ITUN BERDEA dibulgaziorako eta eztabaidarako gunea da, Euskadiko herritar guztiei ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-estrategia horren errealitatea hurbiltzeko helburua duena.

Informazio gehiago