Agustin Erkizia eta Eva Bilbao, Biziraun elkarteko kideak, aritu ziren atzo osasun mentalaren inguruko jardunaldian

0
PRUEBA
Osasun mentalaren inguruko jardunaldien baitan, atzo Biziraun elkarteko kide Agustin Erkizia eta Eva Bilbao izan ziren Azpeitian. Biziraun elkartea maite duten norbaiten suizidioak mindutako elkartea da. Hitzaldian, suizidioaren inguruko hainbat mito deseraiki eta arrisku egoerak detektatzeko hainbat gako azaldu zituzten. Horretaz gain, beren elkartea eta egiten duten lana ere ezagutarazi zuten. Atzokoan ere aretoa herritarrez bete zen.

Hurrengo saioa, eta azkena, datorren ostegunean, ekainaren 2an izango da. Azken saio horretan Aitziber Garmendiak eta Garbiñe Larreak hartuko dute parte. Biek suizidioa oso gertutik bizi izan dute; biei bikotekidea suizidatu zaie baina oso etapa desberdinetan daude. Berain bizipenaren inguruko azalpenak eta hausnarketak plazaratuko dituzte.