Bilboko Udalak Arangoitiko parkearen goiko aldean dauden haur-jolasak berritu eta estaltzeko lanak amaitu berri ditu

0

Bilboko Udalak Arangoitiko parkearen goiko aldean dauden haur-jolasak berritu eta estaltzeko lanak amaitu berri ditu.

Lan horiekin, osatu egingo da Udalak Arangoitiko eta Deustuko hegaletan hasitako lana ––Ramón y Cajal kalearen atzealdearen eta Araneko kalearen arteko eremua hartzen du––. Eremu horretan, lehenago, oinezkoen bideen sare bat egin zen, bideek bat egiten zuten lekuetan egoteko guneak ipiniz, eta 2020ko udazkenean ireki ziren jendearentzat.

Amaitu berri dituzten lanak azken bost hilabeteotan egin dira, xede bikoitzarekin:

Alde batetik, umeen eremua guztiz berritzea, eta, horretarako, olgeta-elementu berriak ipiniko dira, eta zoladura berri bat ere bai, malgua eta hainbat koloretakoa; gainera, hiri-altzari berriak jarriko dira. Honako elementu hauek ere jarri dira, besteak beste: zabuak, txirristak, sareak, ohe elastikoa eta beste elementu batzuk, hainbat trebetasun lantzeko, hala nola arintasuna, indarra eta oreka. 0 eta 15 urte bitarteko umeentzat izango dira.

Eta, beste alde batetik, umeen eremuari estalki bat ipini zaio, 321 metro koadrokoa; estalkiak ijeztuzko zureko egitura eta polikarbonatozko estalkia ditu. Era horretan, auzoko umeek aukera izango dute olgetarako eremu horretaz gozatzeko, eguraldiari begira egon beharrik gabe.

Urbanizazioari dagokionez, hondatuta zegoen asfalto-azalera osoa berritu da, eta oraingoan gris kolorekoa jarri da, eraiki berri den plazaren mendebaldean dagoenaren antzekoa.

Gainera, plazaren argiztapena berritu da, 11 luminarien ordez LED teknologiako beste batzuk jarri eta indartuz; estalkiaren barruan ere jolasgunea argiztatzeko 5 foku ipini dira.

Lan horiek 535.304,67 euroko aurrekontua izan dute eta horien emaitza ikusteko Juan Mari Aburto Alkatea, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako Saileko zinegotzia eta udal korporazioko beste kide batzuk Arangoitira joan dira gaur goizean.

AUZOKIDE PLANA

Arangoitiko umeen olgetako eremurako aurreikusitako lanak uriko auzoak hobetzeko Auzokide Planean datoz jasota.

Herritarrek parte hartzeko Udalak duen tresnarik garrantzitsuenetako bat da Auzokide Plana.

Haren bidez, aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean: 1,5 milioi euro, barrutiko eta urteko.

SARE SOZIALAK: