OGP 3. Konpromisoa: Arrakala Digitalaren mapatzerako deialdi irekia

0

Euskadik OGPn parte hartzeko 2021-2024 Ekintza Planeko III. konpromisoaren lan-taldea mapatze-fasean dago, hau da, arrakala digitalari buruzko proiekturako esperientzia eta eragile inspiratzaileak bilatzeko fasean.

Ikerketa horrek prozesuaren gainerakoa aberastuko du, eta oso garrantzitsua da informazio aberatsa izatea lanaren oinarriak finkatzeko. Horregatik, parte-hartzerako dei irekia egiten dugu, eta nahi duena proiekturako interesgarriak izan daitezkeen esperientziak partekatzera gonbidatzen dugu. Interesgarriak diren esperientziak garazi@maraka.co helbidera bidali daitezke.

Bilaketa horretan laguntzeko, bi esperientzia interesgarri aukeratu dira, parte-hartzaileentzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak:

  • Contract for the web: https://contractfortheweb.org/
    • Ekintza-plan globala, mundu digitala guztiontzat segurua eta ahalduntzailea izan Planean gobernuak, enpresek eta herritarrek jarraitu behar duten pausoak definitzen dira.
  • Digital Future Society: https://digitalfuturesociety.com/es/  
    • Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak eta Mobile World Capital Barcelonak bultzatutako ekimena da Digital Future Society, eta etorkizun bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen du aro digitalean, teknologiak gizartean duen eragina hobetzeko Aipagarriak dira arrakala digitalari buruzko artikuluak, alfabetatze mediatikorako gida eta hainbat ekitaldi, hitzaldiak edo arazoaz kontzientziatzeko argazki-lehiaketa adibidez.