Musika-artistek eta taldeek datorren igandera arteko epea izango dute Aste Nagusia 2022ko «Bertako Metal, Pop Rocka» erakustaldian parte hatzeko

0

Musika-artistek eta taldeek datorren igandera arteko epea (ekainak 5) izango dute Aste Nagusia 2022ko «Bertako Metal, Pop Rocka» erakustaldian parte hatzeko izena emateko (35. edizioa izango da aurtengoa).

Aste Nagusiko ekitaldi arrakastatsuenetako bat da «Bertako Metal, Pop Rocka». Bertan parte hartzeko, interesdunek izena eman beharko dute, udal webgunean. Bizkaian bizi diren bakarlari eta taldeak aurkeztu ahalko dira. Taldeen kasuan, kideetako batek, gutxienez, Bizkaian erroldatuta egon beharko du.

Izena eman gura duten talde eta artistek, formularioa bete ez ezik, hauek aurkeztu beharko dituzte: lau kanta original (mp3 edo wav formatuan), argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan), eta artistaren edo taldearen historiala/biografia (doc, docx edo pdf formatuan).

Jazzaz beste, metalaren, poparen eta rockaren barruko musika-estilo guztiak onartuko dira, aldaera eta estilo guztietan. Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, epaimahaiak –kazetari eta kritikari musikalek eratuta egongo denak– aintzat hartuko ditu, bereziki, emakumeek eratutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Hitzordu musikal horren bitartez, Bilboko Udalak plataforma izan nahi du etorkizun oparoa duten gazteen talentua zabaltzeko, eta Covid-19aren pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, jaietan, garatuz doazen artista eta banda berrien proposamenak doan eta zuzenean entzuteko aukera eskaini nahi dio publiko orokorrari.

Lehiaketa 1985ean martxan jarri zenetik, guztira 542 talde eta bakarlarik parte hartu dute. Haietako batzuk egungo musika-eszenako talde garrantzitsu bihurtu dira.

Lehiaketaren oinarriakIzena emateko formularioa

SARE SOZIALAK

#AsteNagusia2022