Hezkuntza Sailak 350.000 euro bideratuko ditu ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioen dirulaguntzatarako

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako dirulaguntzatarako deia egiten duen Agindua. Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du orotara.

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, gurasoen formakuntza jarduerek eragindako gastuei aurre egiteko, edo ikasleei zuzendurik elkarte horiek antolaturiko eskolaz kanpoko jardueretarako.

Formazio-jarduerei dagokienez, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren ildo estrategikoei lotutako prestakuntza sustatzen du deialdi honen bidez Hezkuntza Sailak, eta, bereziki, honako ildo hauek: hezkuntza-komunitatearen prestakuntza; hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta; elebitasuna hezkuntza eleaniztunaren esparruan; material didaktikoak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

Ekintza hauek guztiek 2022an burutuak izan beharko dute. Gehienez jardueraren kostuaren %50 ordaindu ahal izango da laguntza hauen bidez.