Josu Erkoreka Sergio Gómez ErNE sindikatuko idazkari nagusi berriarekin bildu da

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, gaur eguerdian, Sergio Gómez ErNE sindikatuko idazkari nagusi berriarekin eta Aitor Otxoa antolakuntza-idazkariarekin bildu da.

Maiatzaren 17an eta 18an Bilbon egindako Ertzaintzaren sindikatuaren azken biltzarrean, ErNE sindikatuko Idazkaritza Nagusia ordeztea erabaki ondoren egin den lehen harremana izan da.

Bilera giro lasaian egin da, eta horri esker, lehenengo lehendakariordeak eta Segurtasuneko sailburuak zuzenean entzun ahal izan ditu Ertzaintzan nagusi den sindikatuaren kezka eta aldarrikapen nagusiak.

Josu Erkorekak espero du ErNe sindikatuarekin duen harremana arina izatea eta giro adeitsuan garatu ahal izatea —negoziazio sektorialeko 125 Mahaian ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin dituen harremanak bezalaxe—, eta harreman horiek lagungarriak izatea Ertzaintzak herritar guztiei eskaintzen dien zerbitzu publikoa hobetzeko.