Serralta parkeko 135 etxebizitza babestuetarako izen-ematea zabaldu du Eretzak; % 40, gazteentzat

0

Eretza Hirigintza Kudeaketako Sozietateko presidenteak, Juan Antonio Pizarro zinegotziak, jakinarazi du gaur ireki dela Lutxanako Serralta parkean kooperatiba-erregimeneko babes ofizialeko 135 etxebizitzaren zozketan parte hartzeko inskripzioa. Eskabideak aurkezteko epea hil honen 30ean amaituko da, eta zozketa irailerako aurreikusita dago.

Pizarrok azaldu duenez, ekimenak interes handia piztu du barakaldarren artean, batez ere gazteen artean. «Azken hilabetean, 200 kontsulta baino gehiago jaso ditugu, bai telefonoz, bai aurrez aurre, bai posta elektronikoz. Horrek argi uzten du gure bizilagunei etxebizitza babestuak prezio merkeagoetan eskaintzeko beharra».

Gogoratu behar da etxebizitzen % 40 – Behin desgaituentzat legez erreserbatutako 6 etxebizitzak kenduta – 36 urtetik beherako barakaldarrentzat soilik izango direla. Hala ere, gazteek gainerako etxebizitzen zozketa ere egin ahal izango dute.

Zozketan izena emateko, beharrezkoa da Barakaldon erroldatuta egotea etenik gabe duela bi urtetik – hau da, gutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik – eta jabetzan etxebizitzarik ez izatea. Era berean, egiaztatu behar da urteko diru-sarrera haztatuak ez direla 12.000 eurotik beherakoak, ez eta 39.000 eurotik gorakoak ere, etxebizitzaren etorkizuneko titular guztien artean, BOEen araudi autonomikoan ezarritakoaren arabera.

Interesdunek Eretzan aurkeztu behar dituzte eskaera-inprimakia, behar bezala beteta, NANaren fotokopia, Barakaldon erroldatuta egotearen ziurtagiria, amaitutako azken zerga-ekitaldiko (2020) PFEZaren aitorpena, datu fiskalak eta diru-sarreren ziurtagiria (10T, 2021ean lanean hasi direnentzat).

Informazio gehiago nahi izanez gero, auzokideak hirigintza-sozietatearen web-orrira jo dezakete (www.eretza.com), 94 404 52 25 telefonora deitu edo Eretzako bulegoetara jo (Gaztainadi kalea, 8).

BEC-ETIK ETA METROTIK HURBIL
«Etxebizitzak Serralta parkearen beheko aldean dagoen 4.342 metro koadroko lursail batean eraikiko dira, BECetik eta Ansioko metrotik hurbilen dagoen eremuan. Eraikinaren zati batek 13 solairuko dorrea izango du, eta besteak bost solairu eta beheko solairua. Dorrean bost esku eta 65 etxebizitza egongo dira, eta beste aldean 70 etxebizitza, hiru eskutan banatuta», adierazi du Juan Antonio Pizarrok.

Eretzako presidente eta zinegotziak gaineratu du pisu guztiek terraza eta esekitokia izango dituztela, baita etxebizitza libreen kalitateak ere, inguruko sustapen pribatuetatik aldenduko ez direnak. Gainera, Pizarrok adierazi duenez, bi logelako 75 solairu eraikiko dira, eta hiru logelako beste 60. Kooperatiba batek egingo du sustapena, eta bertan 197 garaje-partzela eraikiko dira, bi sototan banatuta.

Kooperatiba eratzean, hasierako ekarpen bat egin beharko da, eta veste bat, berriz, obrak hasi eta 10 hilabetera.