Langabezia 2.202 pertsonatan jaitsi da maiatzean, eta kontratu mugagabeak sinatutako kontratu berri guztien % 27,6 dira

0

Legegintzaldiaren hasieran baino 48.000 kotizatzaile gehiago daude Gizarte Segurantza

Egun on. Gaur, berriz ere kontuak emango ditugu elkarrekin. Lan eta Enplegu Sailak, Lanbidek eta Ehlabek ahaleginak egiten ditugu gure gizarteak duen erronkarik handienean: inor atzean gera ez dadin.

 

Aldaketa azkarreko garaietan gaudelako. Euskadi, Espainiako gainerako herrialdeak eta Europa bezala, mehatxu askoren aurrean dago, baina, batez ere, aukera handien aurrean. Eta daukagun arriskurik handiena aukera horiek gutxi batzuek bakarrik eskuratzea da.

 

Horregatik da garrantzitsua balantze hori. Izan ere, ez dira datu hutsak aurkezten. Eredu baten eraginkortasuna aurkezten da, mundu guztiak enplegu bat lor dezan, muga fisikoak edo psikikoak enplegurako oztopo izan ez daitezen.

 

Legegintzaldi honetan une zailei aurre egitea egokitzen ari zaigu, eta denei erantzuten diegu, bultzada publikoa emanez eta eremu pribatuan edo hirugarren sektorean daudenekin lankidetzan. Zailtasun berri bakoitzari baliabide eta laguntza gehiagorekin erantzun diogu, urtez urte.

 

Eta ahalegin horrek saria dauka. Gaur, enpleguari buruzko datu berriak ezagutu ditugu, eta berri onak ematen dizkigute. Nagusia: inoiz ez da hainbeste jende egon lanean Euskadin. Pandemia gorabehera, Ukrainako gerra gorabehera, gaur egun duela bi urte baino pertsona gutxiago daude langabezian, eta kontratu mugagabe gehiago. Gobernuak, enpresak eta langileak zailtasun guztiak gainditzen ari gara. Eta hori da jarraitu beharreko bidea.