12.767 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUn

0

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.105 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 662k Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute asteazkenean, ekainak 8, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztizkoa, 12.767, iaz jasotakoaren antzekoa da, 2021ean 12.782 egon baitziren. 12.767 pertsona horiei aurreko ikasturteetako 585 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.

Batxilergoko ikasle horiek campuska banatzen baditugu, 1.665k egingo dute Arabako Campusean, 6.038k Bizkaikoan eta 4.359 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozenetatik, 92k egingo dute Arabako Campusean, 299k Bizkaiko Campusean eta 238k Gipuzkoakoan. Bi bide horietatik 76 ikasle ez daude campus batera atxikiak (UPV/EHUn azterketa egitea eskatu duten ikasleak dira).

Hizkuntzari dagokionez, Batxilergoko ikasleen % 76,18k (9.221 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 23,82k (2.884) gaztelaniaz. LHko ikasleei dagokienez, % 56,04k (371) euskaraz egingo dute proba, eta % 43,96k (291) gaztelaniaz.

Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkezten diren Batxilergoko ikasleen % 57,22 emakumeak dira eta % 42,78 gizonak. LHko ikasleen kasuan, % 67,37 emakumeak dira eta % 32,63 gizonak.

Premia bereziak dituzten Ikasleak

Premia bereziak dituzten 513 ikaslek unibertsitatera sartzeko ebaluazio proba egiteko egokitzapenak beharko dituzte. Aurreko ikasturteko ikasle kopurua kontuan hartuta, guztira 411, aurten %24,85eko igoera izan da.

Sarbide probetan egokitzapenak indarrean dagoen araudiak aitortzen dituen eskubidea dira eta neurri horrek ikasle guztiek probarako sarbidea izatea eta aukera berdintasuna bermatzea ziurtatzen du.

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak editatzen duen gida “Sarbide probetarako jardunbide egokien gida 2022” eskuragarri dute epaimahaiek.

39 epaimahai

Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik, ekainak 8, ostiralera arte, hilak 10. 2020an eta 2021ean ez bezala, epaimahai guztiek egoitza izango dute Euskal Herriko Unibertsitatean (Eibarko bat izan ezik, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Uni Eibar-Ermuan banatuko baita. Halaber, ikasgelak aireztatzeko protokolo bat ezarri da. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da.

USEari buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/use/ohiko-deialdia

2022ko USE EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:

* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.

BACHILLER CASTELLANO EUSKERA POR SEXO POR CAMPUS
ÁLAVA Mujeres 295 676 971 1.665
Hombres 239 455 694
BIZKAIA Mujeres 974 2.456 3.430 6.038
Hombres 736 1.872 2.608
GIPUZKOA Mujeres 339 2.157 2.496 4.359
Hombres 259 1.604 1.863
*SIN ADSCRIPCIÓN A CAMPUS Mujeres 29 1 30 43
Hombres 13 0 13
TOTAL 2.884 9.221 6.927
mujeres
12.105
5.178
hombres
FP CASTELLANO EUSKERA POR SEXO POR CAMPUS
ÁLAVA Mujeres 31 32 63 92
Hombres 16 13 29
BIZKAIA Mujeres 98 107 205 6.038
Hombres 48 46 94
GIPUZKOA Mujeres 47 105 152 238
Hombres 24 62 86
*SIN ADSCRIPCIÓN A CAMPUS Mujeres 20 6 26 33
Hombres 7 0 0
TOTAL 291 371 446
mujeres
662
216
hombres