San Rokeko eskailera mekanikoak bere ordutegia mugatuko du konpoketak egin bitartean

0

Gaurtik aurrera, San Rokeko tarterik altuenari zerbitzua ematen dion eskailera mekanikoak ordutegia mugatuko du, makinen kate batek eragiten duen zarata arintzeko, laster ordeztuko baita.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak adierazi duenez, “hurbilen dauden bizilagunen eskaerei erantzunez, eta matxura konpondu arte, eskaileraren funtzionamendu-ordutegia 08:00etatik 21:00etara mugatzea erabaki dugu. Gainerako elementuek, hau da, arrapala mekanikoek, ohiko ordutegia mantenduko dute 07:00etatik 23:00etara. Nolanahi ere, eragozpenek bere horretan jarraitzen badute eta bizilagunek hala eskatzen badute, eskailerak eten egingo ditugu egoera konpondu arte.”

Dirudienez, arazoa paleta-katea hautsita dagoena da, eta hori ordezkatu egin beharko da. Mantentze-lanez arduratzen den enpresaren arabera, 8-10 aste beharko dira kate berria hornitzeko eta muntatzeko. Eskailera zerbitzurik gabe ez uzteko, poliki funtzionatzen du, zarata saihestezina bada ere. Hori dela eta, ordutegia murriztea erabaki da.

2022/06/03-an argitaratua