Bilboko merkatuen udako ordutegi berria

0

Udaren atarian, Bilboko etxeetan hain gustuko dituzten sasoiko elikagaiak Erriberako, Zabalguneko, Deustuko, San Inazioko, Labayruko, Otxarkoagako eta Traukoko udal merkatuetako postuetara iristen hasi dira. Uda garaiak dakarren bizimoduaren erritmora egokitzeko, datorren asteazkenetik aurrera, udako hilabeteetan, ekainaren 1etik aurrera, Hiriko udal merkatuek ordutegia egokituko dute.

“Elikadurak funtsezko zeregina du gure osasunaren egoeran, eta udan ez dugu alde batera utzi behar zaintza hori. Osasun eta Kontsumo Sailetik gure merkatuetan erosketak egitera animatzen ditugu herritarrak, kalitatezko elikagaiak, tokikoak eta guztiz osasungarriak erosteko leku aparta direlako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Udal Merkatuak ordutegien aldaketa txiki batzuekin hasiko dira ekainetik aurrera. Ez dute ordutegi aldaketa aldi berean egingo eta, are gehiago, ohiko ordutegiarekin jarraituko duten bi ere egongo dira: Zabalguneko eta Traukoko merkatuak. Erriberako eta San Inazioko merkatuen kasuan, irekiera-ordutegi berria hilaren 14an hasiko da, eta Deustuko merkatuan, berriz, egun bat geroago. Labayrun, ordutegiaren aldaketa bi hilabete inguru egongo da indarrean, uztailaren 4tik irailaren 7ra.

MERKATUAK ETA ORDUTEGIAK:

    • Zabalguneko Merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era.

 

    • Deustuko Merkatua: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Uztailean ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara irekiko da eta abuztuan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da.

 

    • Otxarkoagako Merkatua: ekainaren 1etik irailaren 1era, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara; ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuan ostiral arratsaldeetan, itxita egongo da.

 

    • San Inazioko Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 14ra, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara, eta ostiral arratsaldetan, 17:00etatik 19:30era.

 

    • Traukoko Merkatua: ohiko ordutegiari eusten dio. Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostiralera arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

 

    • Labayruko Merkatua: uztailaren 4tik irailaren 7ra, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara; uztailean arratsaldez itxita egongo da, ostiraletan izan ezik; abuztuan arratsaldez itxita egongo da.

 

    • Erriberako Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 15era, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:30era; ostiraletan eta jaiegun bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara.

 

SARE SOZIALAK: