Arantxa Tapia: «Ingurumenak euskal gizartea kezkatzen du, baina kontzientziatik ekintzara igaro behar da»

0

Arantxa Tapia sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Onda Vascan, jasangarritasunaren astearen eta Ingurumenaren Mundu Egunaren testuinguruan. Besteak beste, honako gai hauek nabarmendu ditu:

Ingurumena kezka handia da euskal gizartearentzat, hala diote egin ditugun inkesta eta kontsulta guztiek. Euskadin, ingurumena landu beharreko gai dela uste da, baina erronka lehenbailehen aplika ditzakegun proiektu eraldatzaileak aurkitzea da. Kontzientziatik ekintzara igaro behar da.

Euskadiko Ingurumen Esparru Programak sei eremu garrantzitsu identifikatzen ditu horietako bakoitzean proiektu eraldatzaileekin. 40 adituk jarraituko dute udazkenera arte lanean, osasun-, ekonomia-, kontsumo- edo finantzaketa-programetan ingurumen-mailan egin daitezkeen hobekuntzak zehazteko eta egiten den guztia neurtzeko.

Energetikoki oso menpekoak gara eta ez gara inoiz autonomoak izango. Baina murgilduta gauden trantsizio energetikoari aurre egin diezaiokegu, eta esparru guztietan berriztagarriak izango dituen eredu baterantz erabakitasunez aurrera egin. Eta industrian gaur egun dagoen gas naturalaren ordez hidrogenoa erabiltzea. Hidrogenoaren erabilerarako prozesua bi proiekturekin hasi dugu: gaur egungo hodiek eredu berrirako balio duten aztertzen du batek, eta deskarbonizazioko HUBren lehen harria jarri du besteak. Horrek esan nahi du hidrogeno berdea ekoizten hasi garela eta horretarako iturri berriztagarriak behar ditugula. 2050erako Net0 bilatzen dugulako, hau da, isurtzen dugun CO2 neutralizatzeko gai izatea.

2050era klimatikoki neutroak izanik iritsi nahi dugula dioen premisan kontraesan bat dago,  gasa beste toki batzuetatik ekartzen dugun bitartean edo altzairua gehien kutsatzen duten tokitik ekartzen dugun bitartean.

Euskadik puntako zentroak eta enpresak ditu, eta horiei esker, esan dezakegu Euskadin mikrotxipen fabrika bat ezartzeko behar den substratua dugula, bai. Baina proposamen bat aurkezteko oinarriak ditugu.