500.000 euroko dirulaguntza zuzena UNEDi

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, UNED Urrutiko Unibertsitateak Euskadin dituen hiru ikastegiei dirulaguntza zuzena ematea. Laguntza honek 500.000 euroko diru kopurua du orotara.

UNEDen Euskadiko hiru ikastegien artean honela banatuko da dirulaguntza:

 

IKASTEGIA

 

 

 

 

 

UNED VITORIA-GASTEIZ

 

 

117.670 €

 

 

UNED BERGARA

 

 

135.820 €

 

 

UNED BIZKAIA

 

 

246.510 €

 

 

GUZTIRA

 

 

500.000 €

 

Diru-laguntza hau, Hezkuntza sailaren 2022ko aurrekontuetan UNEDentzat erreserbatutako kopurua da eta unibertsitateen artean matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera banatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta UNEDek 2021eko apirilaren 29an lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek, beste hainbat gairen artean, UNEDen jardueren finantzazioari buruzkoak jasotzen ditu.