Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabearen XV.edizioan parte hartu du eta aurten protagonista den Ramon Saizarbitoriaren «Martutene» eleberriaren pasarte bat irakurri du. Etenik gabeko irakurraldiaren edizio berri honetan 200 lagun inguruk, institutuetako gazte ugarik eta 50 Euskal Etxek hartuko dute parte.