Ermuko zentroko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen obrak lizitatu berriak

0
  • Egikaritze-aurrekontua 2.365.000 €-koa izango da, BEZa barne, eta lanak betetzeko epea 10 hilabetekoa
  • Jarduketa Debabarreneko kolektoreekiko lotura eta Ermua eta Mallabiko Saneamendu-proiektu Aldatua-ren  aurreikuspen eguneratuen barruan dago 

URAk Ermuko zentroko hondakin-urak bilduko dituen kolektorearen obrak lizitatu berri ditu. Zubiarre erdialdeko eta Gipuzkoa etorbideko kolektorea egiteko lanak, hain zuzen ere. Ermuko erdigunea zeharkatuko du, eta hondakin-urak bildu eta Apraizko araztegira bideratuko ditu, behar bezala tratatzeko. Obrak “Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: zubiaurre kolektorea eta Gipuzkoa etorbidea” proiektuari dagozkio. Lizitazio-aurrekontua 2.365.000 eurokoa da, BEZa barne, eta 10 hilabeteko epea dago obrak egiteko esleitzen direnetik.

Proiektu horrek aurreikusten du Zubiaurreko kolektore berri bat eraikitzea Ermuan (Zubiaurre eta Gipuzkoa hiribidearen artean), Zubiaurretik gorako kolektoreak Gipuzkoa etorbideko ibai-estalduraren barruan eraikiko den kolektore berriarekin lotzeko: gaur egun Ego ibaira zuzenean isurtzen diren hondakin-urak biltzeko.

Zubiaurre Zentroko kolektoreak, ingurune hurbileko isurketak jasotzeaz gain, etorkizunean Mallabiko industrialdeetatik datozen isuriak biltzeko aukera emango du. Horretarako, URAk Goitondo Ermua kolektorea eraikitzeari ekin beharko dio. Kolektore hori beste eraikuntza-proiektu baten xede izango da.

Ermuko udal-saneamenduaren hobekuntza horiek Debabarreneko kolektoreekiko lotura eta  Ermua eta Mallabiko Saneamendu-proiektu Aldatua aurreikusitakoaren barruan sartzen dira. Proiektu horren jarduketak hainbat fasetan egin dira.

Proiektu horretan jasotako obrak, oro har, Ermuko eta Mallabiko hondakin-urak Goitondo industrialdetik eta Mallabiko herritik garraiatzeko kolektoreak eraikitzea ziren, bi udalerrietako isurketa guztiak bildu eta kolektore-sare berri baten bidez Elgoibarko udalerrian dagoen Apraizko HUAraino eramateko.

Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: zubiaurre-erdiguneko kolektorea eta Gipuzkoa etorbidea