Eusko Jaurlaritzak lehenengo Larrialdietako Biltzar Nazionalean parte hartu du

0

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari berriak lagunduta, Madrilgo Babes Zibilaren Eskola Nazionalean egin den lehenengo Larrialdietako Biltzar Nazionalean izan da. Bertan, beste gai batzuen artean, urtegien erregulazioarekin zerikusia duten alderdi nagusiak aztertu dituzte.

MAHAI-INGURUA

Iñaki Inoriza Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako plangintza-atalaren arduradunak beste txostengile batzuekin batera parte hartu du “Ikasitako lezioak” mahai-inguruan. Eusko Jaurlaritzako teknikariak Zadorra sisteman azpiegitura hidrauliko horiek kudeatzearen garrantzia azpimarratu du uraldietan gehieneko ur-emariak gutxitzea lortzeko, uholdeak kudeatzeko oinarrizko tresna izanik.