PRUEBA
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 13, Aquariumeko igogailua itxita egongo da bi astez, solairu bakoitzeko eta kabinako ateak aldatzeko lanak egin ahal izateko.
Lanek 29.295,69 euroko kostua izango dute (BEZa barne) eta aurreikuspenen arabera, bi aste iraungo dute gutxi gorabehera.
2008. urtean Kaiarriba plazatxoa eta Jacques Cousteau plaza lotzen dituen igogailu publikoa —Aquariumeko igogailu izenez ere ezaguna— ireki zenetik, asko sufritu du, batez ere ateen sistemak. Izan ere, itsasertzetik oso gertu kokatuta dagoenez, kresalak nabarmen eragiten dio.
Igogailua egoera egokian mantentzeko, ateak aldatu egin behar dira.
2022/06/10-an argitaratua