Mugiment Gipuzkoa / udalerriekin egindako hausnarketaren ondorioak

0

2017 urtetik Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak elkarrekin dihardute lanean Gipuzkoan jarduera fisikoa sustatzen.

Hiru erakundeak bat eginda, eta udalerri ugarirekin batera, Mugiment Gipuzkoa estrategia osatu zuten.

Estrategia horren ardatza zen tokiko jarduera fisikoaren sustapenerako eragileak elkarrekin lanean jartzea, jarduera fisikoa sustatzeko ekimen berriak abiarazteko, non orientazio zerbitzuek garrantzia hartzen zuten.

Hurrengo urteetan estrategiaren berregokitzapen eta eraldaketarako urratsak emateko, eskualdez eskualde hausnarketa bilerak egin dira, 5 guztira. Bilera horietan 42 pertsonak parte hartu dute, 32 udalerritakoak, gehienak udal teknikariak eta KOZ teknikariak (jarduera fisikoko orientatzaileak)

Ekarpen ugari jaso dira eta hemen aurkezten dugun txostenaren helburua da ondorioak plazaratzea.