Lanbidek 3.200 pertsonaren enplegagarritasuna lortu du Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko ikastaroei esker

0

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroetan parte hartu duten 3.200 pertsona ingururen enplegagarritasuna lortu du. Zehazki, horiek amaitu eta hamasei hilabetera, parte-hartzaileen ia erdiek, gehienak laneratzeko zailak diren kolektiboetakoak, lanpostu bat zuten, % 25 mugagabea.

Enplegurako Prestakuntza kudeatzeko eta finantzatzeko dituen eskumenen barruan, Lanbidek profesionaltasun-ziurtagiria lortzea ahalbidetzen duten ikastaroak egiten ditu, hau da, Estatu osoan aitortutako dokumentu ofizial bat, egiaztatzen duena pertsona horrek konpetentzia-multzo bat duela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako lan-jarduera bat garatzeko. Ziurtagiriak 26 lanbide-arlotan eta hiru mailatan sailkatzen dira, eta ikastaro baten iraupena 6 eta 12 hilabete bitartekoa da, lortutako ziurtagiriaren arabera.

Enplegurako prestakuntza bereziki lagungarria da batez ere prestakuntza-maila txikia, adin handia, atzerritarra edo lan-merkatuak eskatzen dituen eskakizunetatik aldentzen dituzten kolektiboentzat. Pertsona horientzat, lan-merkatuan sartzeko bide malgua da, eta, askotan, gizarte-bazterkerian ez erortzeko bidea da.

2020an, datu gehien dituen urtean, Lanbidek 7.260 pertsonei eman zizkien ziurtagiriak, eta kopuru hori urtez urte handitzen ari da. Erdiak baino gehixeago (% 52) emakumeak ziren; Espainiako nazionalitatea zuten 10etik 6k, eta % 64k ez zuten prestakuntza egiaztatzen zuen aldez aurreko ikasketarik. Gainera, erdiak baino zertxobait gutxiago 40 urte baino gehiago zituen eta % 20k 50 baino gehiago. Lan-baimenik ez baina prestakuntza jasotzeko gaituta zeudenak guztizkoaren % 18,2 ziren.

Lanbideren Kabinete Teknikoak prestakuntza amaitu eta 16 hilabetera egindako inkesta baten arabera, ziurtagiria lortu zutenen % 46 lanean ari ziren. Zifra horiek aurreko promozioa baino txikiagoak dira, konfinamenduaren eta pandemiaren ondoriozko mugikortasun-murrizketa gogorren ondorioz; izan ere, ehuneko handi batek ezin izan zuen enpresetan praktika-egonaldirik egin arrazoi horregatik. Hala  ere, lanean ari ziren 3.200 pertsona horietatik % 15ek kontratu mugagabea zuten, eta % 4 autonomoak ziren. % 59k lanaldi osoan egiten zuen lan, eta batez besteko soldata garbia hilean 1.106 euroko 14 ordainsaritan. Lanaldi murriztuan lan egiten zuten % 41az gain, sei puntu lanaldia borondatez murriztu zuten pertsonei zegozkien. Era berean, egindako prestakuntza-ekintzarekin lotutako lanpostu batean lan egiten zuten langileen erdiak baino gehiagok. Eta lan-baimenik ez zuten pertsonen % 25 inguruk lan-jardueraren bat erakusten zuten inkesta egin zenean.

Konparatiboki, laneratzeko modurik onena duten profesionaltasun-ziurtagiriak honako hauek dira: zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen eta lehergaien babesa, mendeko pertsonentzako gizarte- eta osasun-laguntza gizarte-erakundeetan, osasun-garraioa, harategia, arrandegia eta produktu horien elaborazioa, mekanizazioa eta web-orriak egitea eta argitaratzea. Aldiz, turismo-sustapeneko, estetikako, ile-apainketako, arotzeriako eta altzarigintzako arloei lotutakoak dira okerren daudenak.

Prestakuntza-ekintza horren inguruan galdetuta, % 22k erantzun du ikastaroari esker lana aurkitu duela. % 12rentzat autoestimua handitzea eta enpresei egindako aurkezpen-gutuna hobetzea ekarri du, eta % 82k gomendatzen du.