WEGETITek ORONAko igogailuen kabinen konfiguratzaile bisuala garatu du

0

WEGETIT, salmenta-prozesuak digitalizatzen adituak, enpresen kudeaketa-sistemak  beren bezero edo banatzaileekin konektatzen dituzten interfazeak diseinatu eta garatzen ditu, beren merkataritza-prozesuak hobetzeko eta merkatuan duten balioa handitzeko helburuarekin. Bere azken erronka ‘Orona Ambiences’ da.

ORONAren konfiguratzaile berriak aukera ematen du markak dituen akaberak eta aukerak modu naturalean kontsultatzeko. Modu honetan, ORONAren bezeroei produktuaren ulermena eta kabina bat konfiguratzeko prozesua errazten die.

Sistema honetan, irudien errealismoa nabarmentzen da akabera desberdinak erakusteko orduan, baita erabiltzaileak aukerak konbinatzeko duen erraztasuna ere, milaka konbinazio egin baititzake.

Wegetitek interfaze bisualak diseinatu eta garatzen ditu, enpresen kudeaketa-sistemak  beren bezero eta banatzaileekin konektatzen dituztenak, beren merkataritza-prozesuak hobetzeko eta merkatuan duten balioa handitzeko. Bere bezeroen artean, Orbea, Salto System, Danobat, Orona, Ulma edo Salva enpresak daude, besteak beste.

“Zure kudeaketa-sistemak zure bezeroekin eta banatzaileekin konektatzen ditugu, prozesuak optimizatzeko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.”

WEGETIT
Parque Empresarial Zuatzu. Edificio PIA
Gilisagasti nº 4, oficina 302
20018 Donostia (Gipuzkoa)
https://www.wegetit.eu/ 
 
WeGetIt Orona
 
WeGetIt Orona
 
Bestelako Lanak: