Baratze ekologikoetako esleipendunek Azpeitiko Udaletxera etorri behar dute kontratua sinatzera

0
PRUEBA
Izarraizpe eta Otzaka baratza ekologiko publikoetako esleipendunek bihartik datorren asteazkena bitartean (ekainak 22), kontratua sinatzera udaletxeko Hirigintza sailetik pasatu behar dute (3. solairua), 09:30etatik 12:30ak bitartean. Maiatzaren 25eko esleipenen zozketetan adierazi bezala, esleipendun guztiek kontratu berria sinatu behar dute (aurretik baratza zutenek ere bai). Esleipendun berriei kontratua sinatzearekin batera giltzak ere emango zaizkie.