Sonia Díaz de Corcuera II. Nazioarteko Topaketa: Jasangarritasuna 5.0 hirietan eta turismoan ekitaldian izan da

0
Ostegunean Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak II. Nazioarteko Topaketa: Jasangarritasuna 5.0 hirietan eta turismoan ekitaldian parte hartu zuen. Ekainaren 15etik 17ra bitartean Alacanten egiten ari diren topaketak turismoan, klima-aldaketan, energian, mugikortasunean eta hezkuntzan espezializatutako startupak eta eraldaketa jasangarriko adituak elkartu ditu.

Aztergaietako bat Bide Segurtasuna da, Garapen Jasangarrirako politika globalen esparruan. Testuinguru horretan, Sonia Díaz de Corcuera zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoa azaldu du, Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025erako Planarekin lotuta dagoena eta Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta 2020-2030 hamarkadarako Europako Estrategiarekin lerrokaturik dagoena. Zuzendariak azpimarratu duenez, planaren helburua da “istripuen tasa murriztea Zero Biktima Ikuspegiarekin, Euskadi Europa mailan erreferente bat izan dadin Bide Segurtasunaren eta trafikoaren kudeaketaren arloan”.

Bestalde, zuzendariak Innovabide proiektuari, kudeaketa aurreratuaren bidez Bide Segurtasunarekin bat egiten duten euskal enpresen sareari, buruz ere hitz egin du. Diaz de Corcuerak azpimarratu du sarearen hazkunde esponentziala, eta zehaztu du gaur egun era guztietako sektoreetako 60 enpresak osatzen dutela: “Horrek agerian uzten du Euskadiko enpresa-egiturak errepideak seguruagoak izateko duen benetako konpromisoa”.