Xabier Legarretaren adierazpena, Bidasoan migratzaile bat hil dela eta

0

Gipuzkoako Guardia Zibilak etorkin gazte baten gorpua aurkitu du gaur goizean Bidasoa ibaian. Arraza beltzeko 20-25 urteko gazte bat da, Behobiako nazioarteko zubiaren parean aurkitu dutena.

Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria:

«Iragaitzazko migrazio-fenomenoak bere aurpegirik gogorrena eta dramatikoena erakusten digu berriro. Irungo mugan Frantziako poliziak egiten duen kontrol selektibo eta arrazistak behartzen ditu pertsona horiek ibilbide ez hain seguruak erabiltzera beren helburua lortzeko, eta kasu batzuetan egoera dramatikoak eragiten dituzte, hala nola gaur goizean bizi izandakoa. Eusko Jaurlaritzatik, berriz ere, ibilbide eta korridore seguruak eskatzen ditugu».