Josu Erkorekak kriminologiari buruzko «Krimenaren agertokiaren kudeaketa judiziala eta poliziala» uda-ikastaroa inauguratu du

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak “Krimenaren agertokiaren kudeaketa judiziala eta poliziala” (“La gestión judicial y policial de la escena del crimen) uda-ikastaroa inauguratu du gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatutako ikastaroaren inaugurazioan sailburuarekin batera izan dira ikastaroaren zuzendariak, Isabel Germán Mancebo Zientzia Kriminaletako ikertzaile doktorea eta Francisco Etxeberria antropologo forentsea.

Ekainaren 20an eta 21ean, Ertzaintzako Polizia Judizialeko eta Zientifikoko, medikuntza forentseko, judikaturako eta UPV/EHUko adituek delitu bat argitu ahal izateko lekua ikertzeak eta bertan hartu beharreko kontrol- eta segurtasun-neurriek duten garrantziaren inguruan hitz egingo dute. Gainera, besteak beste, krimenaren agertokia ikertzeko Polizia Judizialaren eta Polizia Zientifikoaren eskumenak eta diziplina anitzeko lana ere aztertuko dituzte honako ponentzia hauen bidez:

    • “Polizia Judizialaren eta Polizia Zientifikoaren eskumenak krimenaren agertokian”, hizlaria Juan Vicente Bilbao Ertzaintzako Polizia Zientifikoko intendente burua izango da.

 

    • “Krimenaren agertokia prozesatzea”, hizlaria Alberto Orgaz Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Begi Ikuskapenak Ataleko burua izango da.

 

    • “Teknologia berriak krimenaren agertokian”, hizlaria Unai Lejarza Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Begi Ikuskapenak Ataleko teknikari aditua eta zuzendari teknikoa izango da.

 

    • “Polizia atestatua”, hizlaria Alberto Gredilla, Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Unitatekoa eta Arabako Polizia Judizialeko Ataleko burua izango da.

 

Krimenaren agertokia berregitea: ariketa praktikoa agertoki simulatuan” esperientzia ere programatu da. Ariketa Francisco Etxeberria irakasle eta antropologo forentseak, Iñaki Irusta 2021era arte Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren burua izan zenak eta Laura Pego UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaile doktoreak zuzenduko dute.