Kluppy, idazketa digitala era gamifikatuan irakasteko software bat

0

Tresna digitalak errealitate bat dira gaur egun hezkuntza munduan. Irtenbide baliagarriak dira ezagutzak zabaltzeko, ikaskuntza errazteko eta praktika dibertsifikatzeko, aukera erakargarriagoak eskaintzen baitituzte. Hori da Kluppy-ren helburua, idazketa digitala irakasteko online tresna bat, haurrei jolasaren bidez ikastea errazten diena. 

Enpresa Innogune-Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzan (Donostia) sortu zen 2015ean, enpresa-ekimen gisa, eta Miramongo Teknologia Parkera lekualdatu zen 2020an, pandemia hasi zen urtean. Kluppy-ren kasuan, digitalizazioak eta ikasteko modu berriek garapen bizkorra izan zuten eszenatokia sortu zen: “Pandemiaren eta horrek hezkuntzan izan duen eraginaren ondorioz, garapen berriak sortu dira gure jardueraren barruan. Garapen eta plataforma berrien aldeko apustu estrategikoaren ondorioz, Kluppy-ren berbilakaera konstante bat da”, azaldu du Produktu gerenteak, Iñaki Unanuek. 

Kluppyren jarduera hezkuntzaren eremuan softwarea garatzean zentratzen da, zehazki, mekanografian. “Idazketa digitala irakasteko online plataformaren bidez, prestakuntza-tresna bat jartzen du ikastetxeen eskura, diziplina horren jarraibideak jokoaren dinamikarekin konbinatzen dituena”. 

Plataformak hainbat erronka jartzen ditu ikasleen eskura, eta erronka horiek gainditu beharko ditu ikasleak bere ikaskuntzan aurrera egiteko. Horrela, hizkuntzaren hobekuntza, idazkera digitalaren optimizazioa eta sistema informatikoekiko interakzioa lortzen ditu.  

“Ideia sortu zen ikastetxeetan ordenagailuak, tabletak eta abar abiadura handian integratzen ari zirela ikusi genuelako, idazketa digitalaren irakaskuntza alde batera utzita”, azaldu du Unanuek. “Ikerketa berrienek erakusten duten bezala, jarraibiderik jasotzen ez duen eta praktikarik egiten ez duen ikasleak ondorengo etapetan zuzentzeko zailak diren ohitura txarrak hartzen ditu. Hortik sortu zen Kluppy, gamifikazioa erabiltzen duen online tresna didaktikoa eta hirueleduna, hobeto ikasteko eta idazteko abiadura handiagoa lortzeko”.  

Kluppy bereizten duen zerbait badago, ikasten gozatzera gonbidatzen duen gamifikazio hori da: “Prestakuntzak bi arrazoirengatik huts egin dezake, asperduragatik edo etsipenagatik”, dio Unanuek. “Horrek gogoeta egitera eta hobetzera eraman gaitu, erabiltzaile bakoitzak bere ariketa pertsonalizatua duen punturaino, bere trebetasun-mailara egokituz eta pixkanaka eboluzionatzea ahalbidetuz eta motibazioa sustatuz. Oso lan errepikakorra da, eta garrantzitsua da jokoz mozorrotzea”.  

Eta enpresarentzat funtzionatzen du: lau urtetan herrialde osoko 21.000 ikaslek egin dute mekanografia Kluppy-rekin, ikasgelen barruan zein kanpoan. Gaur egun 5.000 ikasle aktibo baino gehiago ditu egunero mekanografiatzen ikasten. “Pandemiak martxan jarri du mekanografiaren ikasketa, eta 2022-23 ikasturterako hazkundea handia da”, nabarmendu du Unanuek. Plantillari dagokionez, iaz bikoiztu egin zen: 7 pertsonatik 14ra pasa zen, “bereziki Software garapenaren arloa indartzen, non apustu estrategikoa are handiagoa den hurrengo 23-24rako”.   

Enpresa lanean ari da eduki guztia hizkuntza koofizialetan ezartzen amaitzeko, eta, horren ondorioz, orain arte hori eskaintzen duen online tresna bakarra da Estatuan. Gainera, “Kluppy, irtenbide didaktiko, gamifikatu eta pertsonalizatu batetik haratago, ikastetxeen kudeaketa irauliko duen plataforma berri baten garapen eta sustapen betean dago”, Unanuek dioenez. Epe luzera, “eskaintzen dugun produktu bakoitzerako hezkuntza-sektorean aitzindari diren software-hornitzaileak izatea du helburu. Horregatik, ematen ditugun pausoak seguruak eta irmoak izan behar dira, lurralde nazional osoko bazkideekin aliantzak sortuz”.  

 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.