Lehendakariak UPV/EHUko Uda Ikastaroak inauguratuko ditu

0

2022-06-21

Iñigo Urkullu Lehendakariak UPV/EHUren udako ikastaroak ireki ditu gaur Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera, azpimarratu du beharrezkoa dela ezagutzan eta talentuan inbertitzen jarraitzea, zientzia ondasun publikoa baita, gure gizarteari aurrera egitea ahalbidetzen dion hazi eraldatzailea. Horregatik, Lhendakariak balioa eman dio udako ikastaroen antolaketari, zientziaren garapena eta hedapen soziala sustatzen duten inguruneak eta ekimenak diren heinean.

Eraldaketa globalen testuinguruan, Lehendakariak unibertsitatearen garrantzia, ezagutzaren batura eta ikerketa nabarmendu ditu. Unibertsitatea funtsezkoa da agertoki globalean eta Europan aurrean ditugun erronkak bultzatzeko: trantsizio digital, berde eta sozial hirukoitza.

Udako ikastaroen inaugurazio-jardunaldi honetan Laura Rojas-Marcos Psikologia Klinikoko eta Osasuneko doktoreak, psikoterapeutak eta ikertzaileak hartu dute parte, eta berak eman du hasierako hitzaldia. Lehendakariaz gain, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eva Ferreira EHUko errektoreak hartu dute parte.