Hutsik geratu da Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa

0

Urtero euskara hutsean egiten den Euskal Antzerki Topaketa iragartzeko kartel lehiaketa hutsik geratu da aurten.

Kartel lehiaketara lau lan aurkeztu ziren, eta epaimahaia herenegun bildu zen. Lau lanak aztertu ostean, 40. edizioko kartel lehiaketa hutsik uztea erabaki zuten. Lan horien sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna eta erreproduzitu nahiz editatzeko erraztasuna aintzat hartuta hartu zuten erabakia.

Azpeitiko Udalak beren lanak aurkeztu dituzten sortzaileei eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik.