Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek amaitu dute Nafarroako suteak itzaltzen egin duten lan solidarioa

0

Joan den igandean Nafarroara bertako suteak itzaltzeko lanetan laguntzera joan ziren Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak gaur itzuliko dira Euskadira, egoerak onera egin baitu. Euskadi joan den igandeko lehenengo orduetatik aritu zen sua itzaltzeko lanetan laguntzen, eta berrogeita hamar bat profesional, sua itzaltzeko 20 bat ibilgailu eta beste hainbat ekipamendu eraman zituen, guztiak hiru lurralde historikoetako suhiltzaile-etxe nagusietakoak.

Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu du, eta hiru foru-aldundietako eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako suhiltzaileek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendiko Brigadak parte hartu dute.

Euskadiko operatiboa batez ere Gares eta San Martin inguruan aritu da sua iltzatzeko lanetan.