G-9 kezkatuta dago Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berriak irakasle elkartuaren figurari emango dion tratamenduarekin

0

Unibertsitateen G-9 Taldeko (G-9) Irakasleen Batzorde Sektoriala kezkatuta agertu da gaur Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektuan (USLO) irakasle elkartuaren figuraren tratamenduagatik. Batzordeak, Oviedoko Unibertsitatean bildu delarik, espero du testuan aldaketak egin daitezela, azken testua ahalik eta onena izan dadin.

Batzordeak gogorarazi duenez, irakasle elkartuaren figura izaera mugagabeko beste irakasle bat bihurtzearen alde egiten du aurreproiektuaren egungo idazketak, unibertsitateko irakaskuntzan behin-behinekotasuna murrizteko asmoz. José Antonio Mayoral Murillo jauna Zaragozako Unibertsitateko errektore eta G-9ko Irakasleen Sektoreko presidenteak, elkartu faltsuen kontratazioari buruzko kritikei dagokienez nabarmendu du, ezen G-9 taldearen eremuan: “ukatu egiten dugu gure kontratuak iruzurrezkoak direnik eta kolektibo horren prekarizazioa arbuiatzen dugu. Pertsona horiek, kontratatuak izateko, jarduera profesional nagusi bat izan behar dute unibertsitateko esparru akademikotik kanpo. Gauza bat da Espainiako unibertsitatean irakasle elkartu gehiegi daudela eta beste bat kontratuak iruzurrezkoak izatea. Gehiegikeria honek zerikusi handia du aurreko hamarkadan ezarritako birjartze tasekin eta unibertsitate sistemaren finantzaketa arazo sekularrekin”.

Lege testuaren egungo idazketa aldatuko ez balitz, antolamendu berriak behartu eta eragingo du iraupen mugagabeko kontratuak egitera, lehendik egonkorra den beste enplegu harreman bat, askotan administrazio publikoetan, izan dezaketen pertsonen bigarren jarduera baterako. Horren ondorioz, azken xedapenetan proposatzen da enplegatu publikoen bateragarritasunei buruzko arautegia aldatzea, eta, beti bezala, modu asimetrikoan, ez baita inoiz malgutzen unibertsitateko lanaldi osoko irakasleen alderantz.

G-9 taldeko Irakasleen Batzorde Sektorialaren ustez, irakasle elkartuek eskaintzen duten irakaskuntzaren ikuspegia funtsezkoa da zenbait titulaziotan. Eta azpimarratu du elkartuaren figuraren eraldaketak, aurreproiektuan aurreikusita dagoen moduan, unibertsitate sistemaren kostuak handituko lituzkeela.

Unibertsitateen G-9 Taldea

G9 unibertsitate taldea elkarte bat da, zein bere erkidego autonomoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

G-9 taldeko unibertsitateetan 170.000 ikasle daude, 19.340 irakasle eta ikertzaile eta Administrazio eta Zerbitzuetako 8.160 kide.