Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak gaur azaldu duenez, teknikariak aspalditik ari dira lanean Euskal Y-a Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeretan. Ildo horretan, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin eta Nafarroako Gobernuarekin laster bilera bat ospatuko duela adierazi du, erabakiak hartzeko eta urrats berriak emateko.