50 NEXT-en bigarren edizioa itzuli da, elikadura eta edarietan hurrengo belaunaldiko buru izango diren gazteen zerrenda

0

The World’s 50 Best Restaurants eta The World’s 50 Best Bars-eko antolatzaileek 50 Next-eko bigarren edizioan etorkizunerako gastronomia itxuratzen ari diren gazteen zerrenda aditzera emango dute gaur arratsaldean.

Aurten, lehen aldiz 50 Next ekitaldia zuzenean emango da Euskalduna Jauregitik. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 50 Next zerrendaren iragarkiaren aurreko inaugurazioan parte hartu du eta azpimarratu du: «azken urteetan aldaketa asko ikusi ditugu mundu osoan, askotan elikadurarekin lotuta, eta Euskadik aldaketa horietan zeregin aktiboa izan nahi du. Horrez gain, etorkizuneko erronkei aurre egin behar diegu, eta ezinbestez gizartean, pertsonengan, enpresetan eta sistema ekonomikoetan aldaketa adierazgarriak egin beharko dira. Erronkei aurre egiteko, The 50 Nexterseko gazte talentudunak funtsezkoak dira etorkizuneko eraldaketa horren buru izateko. Izan ere, aldaketa horren protagonista bihurtuko dira«.

50 Next hurrengo liderren belaunaldia inspiratu, ahaldundu eta konektatzeko diseinatuta dago, eta 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak aintzatesten ditu elikaduraren eta edarien arlo guztietan, ekoizle eta hezitzaileetatik hasita teknologiaren sortzaile eta aktibistetara. Halaber, zerrendan 35 urtetik gorako hautagaiak daude lanbide-ibilbideari berriki ekin diotelako.

The World’s 50 Best Restaurants eta The World’s 50 Best Barsen urteko sailkapenak eta eskualdeen arabera 50 taberna eta jatetxe onenen zerrendak osatzen ditu. Zerrenda hau 50 Nextek eta nazioartean ospea handia duen Basque Culinary Centerrek ikerketa eta analisi sendoa egin ostean gauzatu da. Hala, hautagaiak proposatu eta izendapenak egiteko deialdi irekietan erantzuna izugarrizkoa izan da eta hautagaien bilaketa proaktiboa egin da.

2021ean aditzera emandako lehen edizioko zerrendan oinarrituta, 50 Nexten bigarren edizioak munduko gastronomia-agertokien aniztasuna irudikatu nahi du, eta, helburu hori lortzeko, 6 kontinentetako 30 lurraldetako pertsonak aurkeztu ditu. Gastronomiaren esanahirik zabalenean sakonduz, 50 Next zazpi kategoriatan banatzen da industriaren arabera: Gamechanging Producers; Tech Disruptors; Empowering Educators; Entrepreneurial Creatives; Science Innovators; Hospitality Pioneers eta Trailblazing Activists. Kategoria bakoitzak ez du rankingik, eta lanbide-espektro zabala hartzen du. Zerrendan sartutako pertsonak gastronomiaren ekosistemari egindako ekarpen orokorragatik eta aldaketa positibo adierazgarria bultzatzeko etengabeko ahalmenagatik aintzatesten dira.