Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko laguntza emango die ludopatiaren prebentziorako eta joko arduratsua sustatzeko sentsibilizazio-programei

0

Gobernu Kontseiluak dirulaguntza-deialdi berria onartu du Euskadiko irabazi asmorik gabeko erakundeek joko patologikoaren prebentzio unibertsalerako, sentsibilizaziorako eta informazioa zabaltzeko jarduerak gara ditzaten. Prebentzio unibertsala herritar guztiei zuzenduta egiten dena da, eta osasuna sustatuz gauzatzen da, jokoarekiko adikziozko jokabideen arazoaren berri eta orientazioa emateko.

Deialdi berri hau Eusko Jaurlaritzak herritarrek jakinaren gainean, arduraz eta parametro osasungarrien barruan joka dezaten lortzeko hartutako konpromisoaren baitan egin da. Helburu horrekin, 200.000 euroko dirulaguntzak emango dira Euskadin irabazi asmorik gabeko erakundeek jokoarekin zerikusia duten portaera arriskutsu eta problematikoen inguruan herritarrak sentsibilizatzeko egiten duten lanari eusten laguntzeko.