Ekainean KPIak % 10etik gora egin izanak eta saltoki handietako eta txikizkako merkataritzako salmentek hartzen dute gaurko Astekonomiako edukiaren zati bat

0

KPIaren igoera geldiezina —ekainean bi digituetara itzuli zen— eta saltoki handietako salmentek eta txikizkako merkataritzak maiatzean izan duten bilakaera dira asteko adierazlerik garrantzitsuenak, eta Astekonomiak tarte bat gordeko die gaur.

Ekainean, Estatistika Institutu Nazionalak Estaturako argitaratutako KPIaren gorakadak % 10,2raino eraman du urte artekoa. Igoera horren arrazoi nagusia izan da erregaien, elikagaien, hotelen eta jatetxeen garestitzea. Azken elementu horrek, hain zuzen ere, eragin du azpiko inflazioa % 5,5eraino igotzea.

Bestalde, maiatzean, saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentak % 0,1 soilik igo ziren urte artekoan. Edonola ere, azken urteetako igoerarik handiena izan zen. Elikagaien salmenta % 4,7 murriztu zen, baina gainerako produktuen gehikuntza handiak (% 10,7) konpentsatu zuen murrizketa hori.

Halaber, Estatistika Institutu Nazionalak argitara eman du Euskadiko txikizkako merkataritzari buruzko hileko inkesta, eta bertan adierazten du maiatzean salmentak % 1,2 murriztu zirela aurreko urtearekin alderatuta. Sei hilabete jarraian erregistratu dira aldakuntza-tasa negatiboak, baina maiatzekoa da seietan txikiena. Gainera, sektoreko enpleguak % 1,7 egin zuen gora.

Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria.