Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 15.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio Elkano Fundazioari urrian kongresu bat antolatzeko

0

Mundibira 500: Elkano Fundazioak “ELKANO’22 Nazioarteko Kongresua. Historia Zirkumnabegatzen” izeneko kongresua antolatu du urrirako. Munduari lehen itzulia ematea posible egin zuen gizarte, ekonomia zein teknologia testuingurua berraurkitzea da kongresuaren helburuetako bat. Hiru egunetan Aro Berriko Historian adituak diren hizlariak  bilduko dira Donostian.

Kongresua antolatzen laguntzeko Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 15.000 euroko ezohiko dirulaguntza emango dio Mundubira 500: Elkano Fundazioari.

Getariako udalak, Urola Kostako Udal Elkarteakj, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean sortutakoa da Mundubira 500: Elkano Fundazioa. Helburua Juan Sebastián Elkanok orain dela 500 urte emandako munduari lehen bira gogoraraztea eta ospatzea izan da.

Urrian egingo den kongresuak hiru urtean egindako jarduerei bukaera emango die.