Tapia: Mercedesen etorkizunerako aste erabakigarria da

0

    • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du beharrezkoa dela akordio bat lortzea, etorkizuneko planta berriak eta ekoizpen berriak izango dituzten beharrei erantzuteko.

 

    • Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Euskadiren gaitasun industriala nabarmendu du sailburuak

 

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, gaur goizean Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Mercedes-Benz Vitorian akordio batera iristeko beharra azpimarratu du: «Mercedesen etorkizunerako aste erabakigarri batean gaude, eta bi aldeen borondatea nabari da akordio batera iristeko.»

Akordioak “etorkizuneko lantegi berriak eta ekoizpen berriak izango dituzten beharrei erantzutea” ere lehentasunezkoa da Tapiaren ustez.

Sailburuaren ustez, “lantegi berriaren etorkizunaren alde lan egiteko eta adostasunak lortzeko unea da” eta horrek ekonomiari eta enpleguari zeharka dakarkiona ere garrantzitsua da.

Sailburuak egungo egoerak sortzen dituen zalantzak aipatu ditu, “baina Mercedesek egin uen 1.200 milioiko inbertsioaren proposamena mahai gainean dago”. Iraunkortasunarekin eta emisioak murriztearekin lotutako gaiak zainduz. “Mercedeseko zentralak, Alemanian orain bisitatu ditugun multinazionalek bezala, positiboki baloratzen du Euskadiren industria-gaitasuna”.

Gaitasun horri esker, mikrotxipei lotutako prozesu batzuk edo teknologiak ekoizteko aukera dago. Hori egin dezakegu eta lortu behar dugu. Michochip-fabrika bati ekitea zaila da, ordea.

Euskadin gas-erreserbak betetzen ari dira, baina Alemanian gertatzen den guztiak eragina izan dezake guregan, noski. Egoera konplexuan egon gaitezke.