Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza emango du euskaltegi pribatuetarako arbel digitalak erosteko

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako laguntzak, arbel digitalak eta horien euskarriak erosteko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 500.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara. Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen HABE Erregistroan izena emanda dauden zentroek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek.

Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean eskuratzen diren ekipo teknologikoak. Arbel digitalak eta horien euskarriak urrutiko irakaskuntza birtualerako, bilera birtualetarako, bideo-konferentzietarako edo dokumentuak partekatzeko erabiliko dira, besteak beste.

Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten zentroek uztailaren 20tik 2022ko irailaren 8 arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.