500.000 euroko dirulaguntzak trantsizio ekologiko ziurtatua sustatzeko

0

Gure ekoizpen konbentzionalaren zati bat ekoizpen ekologikorako trantsizioan jartzen laguntzeko jarduerak bultzatzeko asmoz, Gobernu Kontseiluak 2022rako laguntza horien deialdia onartu du azken bileran, 500.000 euroko zenbatekoarekin.

Zalantzarik gabe, nekazaritza iraunkorrago baterako trantsizioa egin beharra dago, elikatze-kateko eragile guztiak tartean direla, kontuan hartuta 2030erako, Farm to Fork estrategiaren barruan, Europar Batasuneko (Green Deal) TRATATU BERDEAREN esparruan, EBko nekazaritza-azaleraren % 25 nekazaritza ekologikoarekin landatuko dela.

Lehen sektoreak eraldatu behar ditu batez ere, azkarrago, bere ekoizpen prozesuak, eta ahalik eta ondoen erabili konponbide teknologikoak eta digitalak eta naturan oinarritutakoak, ingurumenari dagokionez emaitza hobeak lortzeko, klima»aldaketarekiko erresilientzia handitzeko eta sargaien erabilera gutxitu eta optimizatzeko. Etorkizuneko edozein eszenatokik beharko ditu proteina»iturri berriak, ur gutxiago eskatzen duten barazkien ekoizpen»sistemak, ongarriak eta fitosanitarioak eta elikadura»galerak eta «hondakinak etetea.

Ekologikorako trantsizioa

Aurreikusitako laguntza lerroak honako hauek dira:

    • “Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak» sortzen laguntzea”

 

    • Proiektu integratzaileen bideragarritasun azterlanak egiten laguntzea.

 

    • Erakusketa eta bisita jarduerak laguntzea

 

    • Ekoizpen ekologiko bihurtzeko aholkularitza integrala.

 

    • Aholkularitza espezializatua.

 

    • Proiektu pilotuak garatzea.

 

Eskabideak aurkezteko hamabost egun naturalekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ekoizpen ekologikoari buruzko datuak

Ekoizpen ekologikoak hazkunde iraunkorra du Euskadin. Azken datuen arabera, Autonomia Erkidegoak, guztira ziurtatutako 6.800 hektarea ditu gaur egun, horietako gehienak larretarako eta ardogintzarako erabiltzen dira. Horrek esan nahi du 2016az geroztik % 56 igo dela erabilera ekologikoko azalera, urtero batez beste % 11 hazita. Ekoizleei dagokienez, gaur egun 707 daude erregistratuta, duela sei urte bai % 27 gehiago.

Produktuka, Euskal Herrian praktika ekologikoen bidez, urtean sei milioi arrautzatik gora ekoizten dira, milioi bat litro esne, 335.000 kilo okela eta 5.200 kilo ezti.

Orotara elikagai ekologikoen kontsumoa ere goraka doa, eta urtero %8 ko hazkunde iraunkorra du gutxi gorabehera. Kontsumoaren erdiak baino gehiagok (%55) barazki jatorria du (frutak, barazkiak, eta laboreetatik eratorriak gehienbat), eta gainontzekoak animalia-jatorria (arrautzak eta okela).