Sarriegi Plaza zolatzeko proiektuaren lehen jarduera onartu da

0
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Sarriegi Plaza zolatzeko proiektuaren lehen jarduerako kontratazio espedientea. Proiektua Girder Ingenieros SLP enpresak idatzi du, aurrekontua 131.610€koa da, eta hau gauzatzeko epea hilabete batekoa.

Egin beharreko obra, funtsean, honako hau da: danborrariaren Monumentuan dagoen erdiko parterra kentzea, beste espazio batera eramateko, eta plazaren erdiko farolaren azpiko idulkia kentzea. Azken honek zona osoa birzolatzea eskatzen du, beharrezko birkokapenak eginda.

Bi elementu hauek oztopo bisuala eta mozteko elementua dira, Sarriegi Plazaren eta San Juan kalearen arteko komunikazio zabalagoa sahiestuz.

Saneamendua

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du kudeaketa integralerako hodietako saneamendu-sareak egokitzeko proiektua. Intxaurrondoko auzoan egingo dena, klima aldaketari aurre egiteko neurri gisa.

Lizitazio-aurrekontua 622.490€-koa da, eta gauzatzeko epea 165 egunekoa.

Halaber, Aldamar kaleko saneamendu-kolektorea birgaitzeko eta hobetzeko obren proiektua onartu du. Honek 413.337€ko aurrekontua du, eta 5 hilabeteko epean gauzatzeko aurreikuspena.

Cristina Iglesias-en artelanak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Cristina Iglesias eskultoreak Donostiako Udalaren alde Hondalea Study I, Hondalea Study II, Hondalea Study III eta Hondalea Study IV izeneko lau lanen lagapena. Aseguruaren ondorioetarako, obra bakoitza 40.000€tan balioesten da.

Zortzi haur parkeren haur jolasak eta zoladura

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du zortzi haur parkeren haur jolasak eta etenik gabeko zoladuraren hornidura kontaraturaren sortak esleitzea. Honako hauek dira parkeak: Martutene (txikien gunea); Arriberri; Oleta, Virgen del Carmen; Bera-Bera (txikien gunea); Aldapa kalea; Gaztelu kalea; Igara (Aitor Zabaleta).

Aurrekontua, guztira, 270.000€koa da.

Altza barrutiko lokala

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du “Altza barrutiko lokala egokitzeko egikaritze eta jarduera proiektua”ri dagozkion obrak gauzatzea xede duen kontratazio espediente berria.

Lizitazio aurrekontua 415.552€koa da, eta gauzatzeko epea 6 hilabetekoa.

Lur-jausien aurkako lanak Pasealeku Berrian

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du “Pasealeku Berrian ainguratutako hormaren hego-mendebaldean lur-jausien aurkako babes neurrien proiektua”ren exekuzioa. Proiektua Landabe Ingeniería S.L. enpresak idatzi du, lizitazio aurrekontua 542.630€ko da, eta exekuzio epea 20 astekoa.

Proiektatutako jarduketa bi atal nagusitan banatzen da: alde batetik, mendi hegala oro har egonkortzea proiektatzen da, kable bidezko ainguraketa iraunkorrez ainguratutako obra bat eginez, eta, bestetik, sare indartu bat jartzea proiektatzen da, Pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.

Horrez gain, kalte nabarmenak dituzten bi kontrahorma konpontzea aurreikusten da, bai eta muga orekan dauden zati handien ainguraketa puntuala ere.

2022/07/12-an argitaratua