Lezo eta Donostiako etxez etxeko arreta-zerbitzuko langileentzako prestakuntza

0

Duela aste batzuk Donostialdeko ESIa Donostiako eta Lezoko udalekin, Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoarekin, Osasun Sailarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Aztertzen etxez etxeko arreta-zerbitzuen enpresarekin elkarlanean egiten ari den jarduera fisikoari buruzko proiektua kontatu genizuen: jarduera fisikoaren sustapena etxez-etxeko arretan.

Zailtasunak zailtasun, fase erabakigarrienetara iritsi da; etxez etxeko arretako profesionalen prestakuntza eta artatzen dituzten pertsonekin eskuratutako ezagutzak praktikan jartzea.

Guztira, 25 profesionalek jaso zuten prestakuntza, guztiak emakumeak, eta 30 erabiltzaile inguru izango dira profesional horien konpetentzia berrien onuradun hurrengo 6 hilabeteetan. Ondoren, prozesuaren balorazioa egingo da, eta baita ere, esku-hartzeak etxeratutako pertsonen osasunean izandako emaitzen balorazioa.

Profesional bakoitzari material-sorta bat eman zaio, datuak biltzeko koaderno batekin. Koaderno horretan, gainera, ariketak deskribatzen dira. Era berean, ariketa bakoitzaren bideoak sortu dira, parte-hartzaile guztiek errazago uler ditzaten.

Emaitzak izan bezain laster blog honetako sarrera berri batean kontatuko dizuegu.