ABEN Euroeskualdeko Serie Saria

0

Euroeskualdeko gobernu kideek eta lurraldeko kultura-agentziek osatutako ikus-entzunezko lantaldeak, ABEN Euroeskualdeko Serie Sariaren bigarren edizioa abiarazi du. Aurten Gasteizko FESTVAL telebista jaialdiak hartuko du 2021-ean sortu zen saria, 2022ko irailaren 5etik 11ra.

Saria bi fasetan antolatuko da. Profesionalen epaimahai batek egindako aurre-hautaketa baten ondoren, hautatutako 3-6 proiektuek beren seriea defendatu ahal izango dute 2022ko irailaren 9an FESTVALen egingo den pitching saio batean. Egun hau Euroeskualdeari eskainitako jardunaldi bat izango da: pitchak koprodukzioek plataformen erronkari nola eragiten dioten buruzko mahai-inguru baten ondoren izango baitira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du irailaren 10eko gala-gauean.

Eskatzaileak Euroeskualdeko hiru lurraldeetakoren batean kokatuak izan behar dira eta beren produkzioa fikzio, animazio edo dokumental serie edo mini-serie bat izan behar da, telebistarako edo plataformendako. Hautagaitzak uztailaren 22ra arte aurkeztu behar dira. Informazio guztia Euroeskualdearen webgunean dago eskuragarri.

Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak egindako lanari esker, «Euroeskualdearen koprodukziorako gida» egin ahal izan da, mugaz gaindiko koprodukziora jo nahi duten eragileei informazioa emateko (Euroeskualdeko gobernu kideen lehentasun nagusiak, zergak itzultzeko politikak, laguntza-eremuak, funtsak, sektoreko elkarteen kontaktuak, zinema-batzordeen kontaktuak, jaialdien arduradunak, etab.)