Munoaundiko herri harresitua ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbatean

0
PRUEBA
Datorren larunbatean, uztailak 23, urtero egin ohi den bezala, Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko aukera izango da, 11:00etatik aurrera egingo den bisita gidatuan. Bisita doakoa izango da, eta interesa dutenek 11:00etarako Azkoitiko Abaraxka aterpetxera azaldu beharko dute.

Bistara doazenak, lehenik eta behin, 25-30 minutuko ibilaldi erraz bat egingo dute herri haserritura iritsi arte; han bisita gidatua

z gozatzeko aukera izango dute, eta ondoren, berriz, oinez bueltatuko dira irteera lekura. Bisita gidatura joan, baina oinez iristeko zailtasunak dituzten lagunentzat ibilgailuak izango dira Munoandira iristeko. Bisita gidatua, Aranzadi Elkarteko kide eta Munoandiko aztarnategiko arduradun den Antxoka Martinezek gidatuko du.

Bisita gidatua elebitan egingo da; euskaraz eta gazteleraz. Bisitara doazenai mendiko botak edo mendirako zapatila egokiak, jaka eta ura ematea gomendatzen zaie.

Munoandiko Burdin Aroko herrixka gotortua
Munoaundi Burdin Aroko gaztelu zahar, kastro edo herri harresitu da, Txalintxo edo Munoaundi mendian dagoena. 2003ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Munoaundiko aztarnak Burdin Arokoak dira. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste hamar aurkitu dira gutxienez (Buruntza, Basagain, Iruntxur, Murugain, Murumendi, Muru, Akutu, Santiagomendi, Boluntxo, Belaku). Gainera, modu sistematikoan indusi zen lehenetarikoa izan zen (Basagainez gain). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea. Aro horretako ondo kontserbatutako arrastoak bilatu dira bertan. Gaur egun, oraindik ere udaro 25 bat lagun izaten dira bertan indusketa lanetan, Azpeiko Udalak Azkoitikoarekin batera bultzatzen dituen lanak dira.

Zeramika puskez gain, errota zirkular baten zatia, burdinezko aizto bat, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat, burdin xafla bat eta brontzezko fibula bat (azken hauek honelako aztarnategietan oso bakan agertzen diren materialak) aurkitu zituzten. Ezkurra eta bestelako haziak ere aurkitu dituzte.

Herriak 7 HA-ko eremua hartzen du. 2 m inguruko zabalera duen harresiak ez du herri osoa inguratzen; ekialdean duen maldan ez baitu babes artifizialen beharrik. Barruan aterrazamendu bat egina du bizilekuak atontzeko, hain zuzen, eta harresitik kanpo, beherago, beste bigarren bat. Aipatutako barruko eremu horretan, hormatik gertu, bizileku ziren zoruak aurkitu dira. Mendebaldean oinplano karratu edo poligonaleko bi dorrez babestutako sarrera dauka eta baita pasabide horretara eramaten duen bide perpendikular bat ere.

Aztarnategiaren historia
1995ean aurkitu zuten A. Olano, G. Alijostes eta S. San Josek, C. Olaetxeak koordinaturik. Sonia San Joseren zuzendaritzapean azterketa eta zundaketak egin ostean, 2006tik aurrera ikerlari berak induskatu zuen. 2016tik aurrera, Antxoka Martínezek zuzentzen du indusketa arkeologikoa.