Indarkeria sexisten aurkako informazio gunea izango da Jazzaldian

0
xr:d:DAFGwuETyTU:2,j:30984642415,t:22071810
PRUEBA

Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, indarkeria sexista prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina bat abiatu du, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta.

Kanpaina ekainean hasi zen eta abendura arte luzatuko du, eta besteak beste, aurreikusitako neurri bat da indarkeria sexisten aurkako informazio gune bat jartzea hainbat jai egunetan. Horretarako atondutako atoi batean kanpainaren inguruko informazioa eskainiko dute hainbat hezitzailek, eta gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izango da.

57. Jazzaldian zehar informazio gunea izango da Zurriolan, honako leku eta ordutegian:

Uztailak 20, 21, 22 eta 23
18:00 – 21:00
Zurriola hiribidea, Kursaalaren kubo txikiaren alboko plazan

Honako webgunean topatu daiteke kanpainaren inguruko informazio eta material osoa: ezezetzda.eus.

2022/07/21-an argitaratua