Gobernu Kontseiluak 2022an Euskadiko liburutegietako funtsak berritu eta/edo handitzeko dirulaguntzen deialdia onartu du

0
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, liburutegi publikoen titular direnek, toki-erakunde eskudunek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoen arloan eginkizunak esleituta dituzten udal erakundeek ere, baldin eta haien liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak badira, agindu honetan funtsak hornitzeko eta/edo berritzeko ezarritako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegien titular diren eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren pertsona juridiko pribatuek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Dirulaguntzak biztanleria-irizpidearen arabera banatuko dira.

2021eko deialdian, guztira, 186 udalek edo erakundek jaso zituzten liburutegiko funtsak berritzeko dirulaguntzak. Era berean, Altzagako Udalak 3.000 euro jaso zituen sortu berri den liburutegia funtsez hornitzeko.