«The History of Basque Music» euskal musikaren eta musikarien historia biltzen du ingelesez

0
PRUEBA

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburue eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Renoko Euskal Ikerguneak (Center for Basque Studies) kaleratu duen azken liburuaren aurkezpenean parte hartu du gaur. «The History of Basque Music» liburuaren bigarren edizioa da hau, lehenengoa Musikenen aurkeztu zen 2019an.

Donostiako San Telmo Museoko aurkezpenean parte hartu dute Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendariak ere.

“Euskal musika” gaur egungo Euskal Herrian baina baita ere bere mugetatik kanpo sortu edo bizitzen den musika da, diasporako euskaldunek sortutako musika barne.

Azken urteotan euskal musikari eta euskal musikariei buruzko ikerketak egin diren arren, eta bai Araba zein Nafarroa bezalako lurraldeen musikaren historia ikertu den eta opera edo monodia liturgikoa bezalako generoen ikuspegi orokorrak argitaratu izan badira ere, orain arte ez da euskal musikaren historia akademiko bat idatzi ikuspegi panoramiko batetik. Hortaz, ikuspegi kronologiko batetik lan honek historia aurretik XXI. mendera arteko euskal musikaren historia aztertzen du. Konposizioaren joera berrienak ere biltzen ditu, emakumeei eta euskal musikari buruzko kapituluak eta jazzaren, eta herri musikaren historia laburra gehituz.

Bibliografiak iturri esanguratsuenen aukeraketa bat jasotzen du, eta bolumena euskal musikaren garai ezberdinetako audio-fitxategi adierazgarrienak biltzen dituen fonografia batekin amaitzen da.

Liburu honen balioa azpimarragarria da. Ingelesez argitaratu den euskal musikaren lehen liburua da, eta euskaraz zein gazteleraz argitara eman diren Euskal Herriko musikaren historiako erreferente akademikoa.

Liburua Nevadako Unibertsitatean dagoen Renoko Euskal Ikerguneko CBS Press-ek argitara eman du Musikenerekin batera. Liburuaren editorea Josu Okiñena da, Musikeneko irakasle, ikerlari eta ospe handiko musikari eta piano jolea. Proiektu hau burutzeko, Okiñenak egileak bere gaietan adituak diren egileak hautatu ditu. Ondorioz, kapitulu ezberdinetako egileak Musikeneko irakasleak dira gehienak eta bakoitza da bere gaian jakitun.

Liburuaren fitxa

Izenburua: The History of Basque Music

Editorea: Iosu Okiñena

Argitaletxea: CBS Press eta Musikene

Lekua: Reno (Nevada, USA)

Urtea (lehen edizioa): 2019

Urtea (bigarren edizioa): 2022

Orrialde kopurua: 414

Hizkuntza: Ingelesa

ISBN-13: 978-1-949805-12-3

Salgai: Online